COVID 19-ari AURRE EGITEN


Kaixo guztioi!

Gu, 3. zikloko B taldea gara. Zer moduz zaudete? 

Beno, denok dakigun moduan, egoera honen aurrean, arau zorrotz batzuk hartu ditugu. Azaldu zizkiguten batzuk, gure beste gelako lagunek.


Baina, ez dira oso erosoak. Adibidez, sei urte baino gehiago dituztenek maskarila derrigorrezkoa dute, eta ezin dugu kontakturik eduki.





Hala ere, gelan leihoak irekita daude denbora guztian airea berritzeko eta klase erdian agobiatuta sentitzen bagara pasiloan dagoen leihora gerturatu, burua atera eta musukoa kentzeko aukera dugu. Denontzat da egoera arraroa, baina aldi berean, pixkanaka hobetzen joango dela uste dugu.


Patioa ere arraroa izaten ari da. Baina adibidez, distantzia mantenduz gero, maskarila kendu dezakegu, eta arnasa hartzeko aprobetxatu. Beste aldetik, patioan, gela bakoitzak bere eremua dauka eta ezin dugu eremu horietatik atera. 


3. zikloko ikasleak
Jolas garaiak ere arraroak dira, 4 talde banatuta ditugu, H.H, 1. zikloa,

2. zikloa eta 3. zikloa. Bakoitzak eremu bat dauka. 3. zikloa zelaiean edo lauburuan, 2. zikloak ere eremu horiek dauzka baino 3. zikloa zelaiean dagoenean beraiek     lauburuan. 1. zikloa parkean da eta H.H zimiterioan.




Haur Hezkuntzako ikasleak

3. zikloko ikasleak

2. zikloko ikasleak








Hamaiketakoa egiteko eta musukorik gabe lasai egoteko distantzia mantentzen dugu. Bestela, gertu egon behar dugun guztietan musukoa jantzita edukitzen dugu eta ez gara nahasten beste talde egonkorrekin.

Hasieran kosta egin zaigu pixka bat baina...


...denok batera lortuko dugu!


3.ziklo B







Iruzkinak