ESKOLA HASIERA CORONAVIRUSAREKIN  


 Kaixo lagunok, Lizartzako eskolako bloga iada martxan jarri dugu eta horrek esan nahi du eskolan hasi garela, gu 3.zikloko A taldea gara. Dakizuen bezala, egoera arraro honetan hasi gara eskolan, badakigu egoera hau oso zaila dela eta denon artean lortuko dugu gainditzea. 






Eskolan maskarilarekin egotea derrigortuta gaude baina batzuetan distantzia manteduz 2 edo 3 minutuz maskarila kentzen uzten digute. Beti atera eta sartzerakoan eskuetan gel hidro-alkoholikoa eman behar dugu eta distantzia errespetatu behar dugu, sarreran termometroarekin tenperatura hartzen digute, bakoitzak bere botila ekarri behar dugu, baina denok saiatzen bagara Covid-19 a gaindituko dugu.


Animo eta ondo pasa, agur denei!!!                                                                    

                             AUPA GU!!!

Iruzkinak