BAIKARAKO IKASTAROA



Kaixo, lagunok!


Zer moduz? 


Beno, pasa den astean, Esther eta Monika izeneko bi neska etorri ziren eskolara. Bi arratsaldez egon ziren hemen, aurkezpen moduko zerbait egiten. Eta guk, 3.ziklokoek, asko ikasi genuen. 


Gaia gehien bat, sare sozialetaz zijoan. Ze arrisku ditugun, edota nola erabili azaltzen ziguten. Baita beste gauza asko ere. Jolasak ere egin genituen, eta primeran pasa genuen. Gainera, gure artean, harreman bikaina sortu zen. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu Esther eta Monikari etortzeagatik, eta baita ere, gure irakasleei (Xebas eta Gotzoneri), Esther eta Monika eskolara ekartzeagatik.


Ondo izan, laster arte!! 


3.ziklo b





Iruzkinak