ESKOLAN BERRIKUNTZAK

 


 KAIXO, LAGUNOK!!

  •  Dakizuen moduan, alde batetik,   Joakin eta Iñaki, eskolako   paretean  frontoi ireki bat egiten ari   dira. Eta, beste aldetik, beste   langile batzuk, eguzki xaflak   jartzen  ari dira   eskolako teilatuan.
  •  Gure eskola, pixkanaka-pixkanaka   berrituz doa eta primeran gelditzen   ari da.



Frontoi irekiari, erabilera dezente emango zaiola pentsatzen dugu. Azkenean, eguraldi ona egiten duenean, frontoira joan gabe, plazan bertan pelotan edo dena delakoan jolasteko aukera edukiko dugu.
Baita eskolaz kanpo ere.

Eta eguzki-xaflei ere, orain eta etorkizunean, bere erabilera emango diegu. Eguzkitik jasotako energiari esker, eskolak elektrizitatea edukiko baitu.

                                                                         
Horiek izan dira aste honetan gure eskolan izan ditugun berrikuntzak.

HURREN ARTE, ONDO IZAN!!
💋

Iruzkinak