GURE AMETSETAKO ESKOLA

 

Kaixo, lagunak!
Oraingoan ere guri tokatzen zaigu blogean idaztea.
Otsailaren 19an Irati etorri zitzaigun, arkitektura ikaslea. Eskolarako proiektu bat egin behar duenez, gure eskola aukeratu du lan hori egiteko.
 


Eskola berri baten planoa egin behar duenez, guk ideia asko eman genizkion. Horrela, guk zein eskola edukitzea nahi genukeen esanez, berak eskola berria marraztu zuen arbelean. Bertan, musika gela, zine-aretoa, Gorputz Hezkuntzarako gela handia, igogailua, plastika gela....proposatu genizkion. Gure ametsetako eskola.



Arbel guztia bete genuen ideiekin.
Oso saio polita eta interesgarria izan zen.



Mila esker Irati, hurrengo bat arte!
Eta, proiektua bukatzen duzunean, etorri gure eskola berria nolakoa izango den erakustera.
3.ziklo b

Iruzkinak