ESKOLAKO BEHATOKIA

 BEHATOKIKO 1. BILERA

Hiruhilekoa amaitu baino lehenago egin dugu ikasturteko Behatokiko bilera.

Bertaratuak: Haitz eta Xanet, 1. ziklotik

                     Urko eta Lide,  2. ziklotik

                      Lur eta Bihotza, 3. ziklotik

                     Maitane eta Enara, gurasoen taldetik

                     Kontxi Zeberio, jangelatik

                    Gotzone eta Xebas, irakasleen taldetik

Aurkezpenak egin ondoren, hiruhilekoari errepasoa egin genion.

Azaroak 25ean ziklo bakoitzak egun horri begira egindako ekintzak azaldu genituen. Gero, Agenda 2030 egitasmoaren inguruan gela bakoitzean egindakoaz hitz egin genuen, eta azkenik, proposamenen txandan, ondorengo proposamenak luzatu zituzten 1. zikloko ikasleak:

1.-Jolasgaraien espazioen birrantolaketa eskatu zuten, beraiek ezbaitute plotan aritzeko aukerarik.Beraz, gutxienez astean behin frontoieko frontisean edota atzeko aldean jolasteko aukera eskatu dute.

2.- Eguraldi ona dagoenean ere, kanpoko pareta erabiltzeko aukera.

3.- Frontoiko harmaila norena den definitzea.


Proposamenak geletan eztabaidatuko dira eta erantzun bat emango diegu gabonen bueltan.

Ondoren, gurasoak, jangelako arduraduna eta irakasleak jarraitu zuten. (Ikus akta unitate partekatuetan).



Iruzkinak