GURASOAK GURE GELAN



GURASOEN IRAKURKETA SAIOAK

Kaixo, lagunak! 


Zer moduz zaudete? 

Gu, 3. zikloko ikasleak gara. Bi aste hauetan, gure gurasoetako batzuk etorri dira gure gelara irakurtzera. Elena, Igor, Najia eta Nagore izan dira irakurtzera etorri direnak.

 Lehendabizi, Elena etorri zitzaigun “Jaxinto eta giltza erraldoia” izeneko liburua irakurtzera. Elena eta gero, Igor etorri zen “Martzelo itsua” izeneko liburuarekin. Ondoren, Najia etorri zen, baina berak bere hizkuntzan irakurri zigun, arabieraz.  Eta Anasek, Najiak esandakoa euskarara itzuli zigun. Eta azkenik, Nagore etorri zen, beldurrezko pasarte bat irakurtzera. Gariren ahotsaren, eta soinu batzuen bitartez, pasarte beldurgarri bat osatu zuen. 

Eskerrikasko etorri zareten guraso guztiei, zuen ahaleginagatik. Oso politak izan dira irakurketa saio guztiak. Mila esker benetan, eta nahi duzuenean berriro etorri!


Laster arte, ondo izan!

3.zikloa



ELENA ORTIZEK JAXINTO ETA GILTZA ERRALDOIA IRAKURTZEN





IGOR BENGOETXEA MARTZEL ITSUA IRAKURTZEN





NAJIA, ARTISTA ZAHARRA ETA ANAI GAZTEA IPUINAK ARABIERAZ IRAKURTZEN



NAGORE ETA GARI IPUIN BELDURGARRIA KONTATZEN




 

Iruzkinak