LIZARTZAKO LANTEGIAK

 KIMUA ETA NORTINDAL


Kaixo,

 

Gu 3.ziklokoak gara eta abenduaren 2an Kimua eta Nortindal lantegietara  joan ginen. 


Lehenengo hiruhilekoan makinak landu ditugu; gero, lan sektore ekonomikoak, eta eskolako gurasoen lanbideak,  sektore ekonomikoetan sailkatu ondoren, Lizartzako industriagunea ikertu dugu. Gaiari bukaera emateko bi lantegi horiek bisitatu ditugu guk, eta beste ziklokoek beste batzuk: Insalus, Sagardotegia..





Kimuan bakoitzak zein ikasketa egin zituzten esan ziguten eta errealitate birtualeko betaurrekoekin jolastu ginen. 

Gauza asko erakutsi zizkiguten, bideo bat ikusi genuen eta oso ondo pasa genuen. Bukaeran hamaiketako ere eman ziguten!!!





Nortindalen talde batzuetan jarri ginen eta araztegian ura nola garbitzen zuten erakutsi ziguten. Ondoren, txipiroi tintarekin egindako kuadro bat erakutsi ziguten eta oso ondo pasa genuen. Gainera opari bana eman ziguten.




Iruzkinak