ZARAUTZEN SURFA

 


ZARAUZKO IRTEERA



KAIXO, LAGUNAK!!! Zer moduz??

Gu oso ondo gaude


Urriak 7-8 Zarautzera joan ginen 2. eta 3.ziklokoak. Oso-oso ondo pasa genuen. 

Urriak 7, ostegunean, Zarautzera iritsi eta Getarira oinez joan ginen itsasoaren ondoko bide batetik, oso polita zen. Getarian hondartzan bazkaldu, jolastu, eta Zarautzera bueltatu ginen. 







Zarautzen, surf egin genuen, eta gero helatu bat jan genuen. Helatua jan eta gero, aterpetxera joan, jolastu eta afaldu egin genuen. Afaltzeko, purea eta pizza zeuden, eta postrerako natilak, oso goxoa dena. 




Afaldu ondoren jolastu eta geletara joan ginen, geletan piska bat hitz egiten egon eta gero lotara joan ginen.




Hurrengo egunean, esnatu eta gosaltzera joan ginen. Gosaldu eta gero, Zarauzko hondartzara joan ginen bide oso polit batetik, eta nahi genuenok eskailera pila bat igo genituen, eta oso-oso bista politak zeuden, Mollarri izena duen toki batetik. 




Gero, hondartzara jeitsi ginen jolastera, eta hondarretan zulo pila bat egin genituen. Hondartzan jolastu eta gero, aterpetxera joan ginen bazkaltzera.  Bazkaltzeko, makarroiak tomatearekin eta albondigak patata frijituekin zeuden, eta postrerako helatua, dena oso goxoa. 

Bazkaldu eta gero, piska bat jolastu eta autobusa hartu genuen Lizartzara bueltan.

Hau izan zen gure irteera.


AGURR!!!!!

3.Zikloa

Iruzkinak