JEXUX TAPIA ARKEOLOGOA ESKOLAN

 Kaixo, lagunak!


Zer moduz zaudete? Gu 3.zikloko ikasleak gara. 

Berndu samar gabiltza, baina badoa hau ere!!

Asteartean, martxoaren 15ean, Arantzadiko Jexux Tapia  arkeologoa etorri zen. Lehen gizakien bizimodua nolakoa zen azaldu zigun eta garai bateko harri, hezur, arku, lantza…erakutsi zizkigun.

 Sua nola egiten zuten ere erakutsi zigun. Baina, denak asko saiatuta ere, ez genuen gutako inork asmatu. Berak eginda erraza ematen zuen arren, ez da hain erraza, adiskideok! 


Ondoren, lantza eta arkuarekin ibili ginen, aurrean genuen katamotz marrazkiko dianari ematen saiatuz. Suarekin baina hobeto moldatu ginen horretan. Hala ere, konturatu ginen, lehen gizakien bizimodua oso gogorra zela. Eta guk, sekulako zortea dugula. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu Jexuxi, asko ikasi baikenuen berarekin. 

Mila esker, Jexux!


Laster arte, ondo izan!

3.zikloa












Iruzkinak