FAMILIAK ESKOLAN

Kaixo, lagunok!


Urtero bezala, abenduan, eskolako familiak etortzen zaizkigu ipuinak irakurtzera, aurkezpen bat egitera, edo besterik gabe, zerbait kontatzera.
Aurten ere, eskolako gela guztietara etorri zaizkigu. Beraien argazkiak ikusi nahi badituzue, eskolako unitate partekatuetan, ikus-entzunezko atalean aurkituko dituzue.

Guk 3. ziklora etorri direnak bakarrik jarri ditugu blogean.


IMANOL KONTU KONTARI

Abenduaren 15ean, Imanol, Ingeren aita etorri zitzaigun txikitako

bihurrikeriak kontatzera. Oso gustura egon ginen Imanolen txikitako pasarteak entzuten eta ideia bikainak eman zizkigun gure irakasleei adarra jotzeko.












ELENA ETA LANDARE HARAGIJALEA

 Elena, Laiaren ama, etxean daukaten landare haragijalearekin etorri zitzaigun.

Canva erbiliz, aurkezpen bat egin zigun. bertan, bideo batzuk erakutsi

zizkigun, eta 10 egunerako gure gelan utzi zuen guk zain genezan.

Landare haragijalea Dioanea familiako Venus eulijalea da.


MAITANE ETA “MUJERES”

Maitane, Naroa eta Lideren ama, ”Mujeres” liburuko biografia batzuk

irakurtzera etorri zitzaigun.

Frida Khalo, Virginia Wolf eta beste bi emakumeren biografiak irakurri

zizkigun. Biografia bakoitzaren bukaeran, emakume horietako bakoitzak

esandako esaldi ospetsu batekin egin genuen hausnarketa.

Kosta zitzaigun batzuk ulertzea. 



Gora emakumeak!!!!!


OSKAR ETA ISTORIOAK ASMATZEKO JOLASA 

Kaixo, adiskideok!!!!  

 Oskar, Paule eta Anderren aita, liburuekin eduki duen esperientzia kontatzera

etorri zen.

Berak esandakoaren arabera, bere irakurzaletasuna oso goraberatsua izan zen.

Ondoren, imajinazioa lantzeko ariketa oso dibertigarria egitea proposatu

zigun. Jokuan, dado batzuk bota eta istorio bat sortu behar izan genuen. 


Eskerrik asko guraso guztiei !! 

Eta, jakin, eskolako atea denentzat irekita dagoela.


Iruzkinak