ESAERA ZAHAR ETA AHO KORAPILOAK

 KAIXO, LAGUNAK!!!!

Aste honetan esaera zahar, atsotitz eta aho korapiloen eskolako lehiaketari eman diogu hasiera.

Astero astero, esaera zaharren baten hasiera idatziko dugu eskola-atarian dagoen kortxoan. Aste osoa izango dugu esaeraren amaiera asmatzeko,  etxean galdetu edota nonbait bilatzeko.

 Erantzunak, kortxoaren azpikaldean jarri dugun kutxatxoan sartuko ditugu, eta ostiralean, erantzun zuzenen artean,  bat aterako dugu.

Esaera zaharra edo aho-korapiloaren aukeraketa, txandaka, gela bakoitzaren ardura izango da. Horrela, lehen bi asteetan 3. zikloko ikasleek egingo dute aukeraketa; ondoren, 2. zikloko ikasleek, 1. ziklokoak, 4 eta 5 urtekoek...

Behin lehiaketa amaituta dagoenean, kortxoan jarri ditugun esaera zahar eta aho-korapiloen bilduma egingo dugu.

Astero igoko dugu blogera saritua izan den ikaslearen argazkia.

Gaurkoan saritua  UDANE BENGOETXEA  izan da.


ZORIONAK UDANE!!

              


Iruzkinak