KIROL TOPAKETAK
Ostiral goizean, autobusa hartu eta Berazubiko atletismo pistara joan ginen, kirol topaketa genuen eta. Topaketa honetan, Gipuzkoako Eskola txikietako 2. eta 3. zikloko ikasleak elkartzen gara kirol ezberdinak egiteko. Jolasetan parte hartzeko eskola ezberdinetako ikasleak nahasten gaituzte. 600 ikasletik gora elkartu ginen bertan.
Gure ustez, Kirol topaketa horiek oso aproposak, dibertigarriak eta onak dira, kirola egiteko, lagunak egiteko eta ongi pasatzeko.
Alde batetik, kirola egiteaz gain, lagunak egiteko aukera paregabea da taldekideak ezezagunak direlako. Bestetik, aspaldiko euskal kirolak ezagutzeko aukera ematen digu. Gainera, irteera denez, eskola egun bat galtzen dugu.
Hala ere, badira gure iritziz hobetzeko alderdiak. Nahiz eta esan dugun lagunak egiteko taldekatzea aproposa dela, nahiago genuke, gure eskolako lagun gehiago bagenitu talde bakoitzean. Horretaz gain, lehian oinarrituriko erronkak izatea gustatuko litzaiguke motibazio handiagoz arituko ginatekeelako. Adibidez, lasterketa frogetan irabazteko premiarik ez zegoenez, lasai-lasai korri egin zenezakeen.
Beraz, esandako guztia kontuan hartuz eta gure hobekuntza proposamenak aintzat hartuz, Kirol Topaketak datozen urteetan ere ospatzeko eskaera luzatu nahi dugu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina