ON-LINE JOLASAK ETA SARE SOZIALEN INGURUKO FORMAZIOA
Asteazken arratsalde batean, Gines izeneko mutil bat etorri zitzaigun eskolara on-line jolasak eta sare sozialei buruz hitz egitera. Saio horri buruzko gure iritzia emango dugu.
Saio honi esker ohartu ginen, sare sozialak eta on-line jolasak egoki erabiltzea oso garrantzitsua dela, pantailen atzean arrisku ugari ezkutatzen direlako.
Nahikoa izango da edozein sare sozialetan izena ematerakoan, 18 urte dituzula idaztea.
Beraz, ez dakigu nor dagoen pantailaren atzean, perfil faltsuak egin daitezkeelako.
Hortaz, guretzako egokiak ez diren edukietara (pornografia, gehiegizko indarkeria…) erraz sar gaitezke, eta horrek, kalte egin diezaguke.
Hortaz gain, saioa oso aukera ona izan zen gu konturatzeko pantailen gehiegizko erabilerak zein ondorio kaltegarri ekar ditzakeen.
Era berean, segurtasunez nola jokatu erakutsi zigun: datu pertsonalik ez eman, helbiderik ez eman, argazkirik ez igo…
Lizartzako Herri Eskolako 3. zikloko ikasleak
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina